Kontseilua

euskaratikEuskara, normaltasun berrirako tresna

Koronabirusaren krisiak agerian utzi ditu gizarteko hainbat hutsune, eta behin eta berriz esaten ari zaizkigu “normaltasun berrirantz” goazela. Hala, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren iritziz, egoera elkartasuna lantzeko abagune interesgarria izan daiteke, baita hizkuntza auziei dagokienez ere. Ideia horrekin, Kontseiluak Geroa euskaratik kanpaina abiatu du, euskararen normalizazioa bestelako gizartea bultzatzeko tresna izan daitekeelakoan. Izan ere, hizkuntza gutxitua den heinean, euskararekiko begirunea lantzeak elkar errespetatzeko ohitura ekar dezake, eta, ondorioz, gizarte berdinzale eta demokratikorako zutabea izan daiteke. Kanpainak hiru mugarri izango ditu. Lehenengoan, Kontseiluko kideek hainbat bideo labur plazaratuko dituzte, eta Zergatik geroa euskaratik? galderari erantzuten saiatuko dira. Ondoren, herritarrek beren bideoak sortzeko parada izango dute, #geroaeuskaratik traolapean. Amaitzeko, mahai-ingurua antolatuko dute Berria eta Martin Ugalde Foroarekin batera.