Ikastolak

kilometroakUdazkenean egingo dituzte ikastolen aldeko jaiak

Aurreikustekoa zen, baina orain gutxi berretsi dute ofizialki: udaberrian bertan behera utzitako ikastolen aldeko jaiak atzeratu egingo dira. Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, udazkenean ospatuko dira. Zehazki, irailaren 20an Herri Urrats (Senperen) eta urriaren 18an Araba Euskaraz (Amurrion) eta Ibilaldia (Elorrion). Kilometroak aurreikusitako data berean egingo da, urriaren 4an Amasa-Villabona eta Zizurkilen. Tamalez, Nafarroa Oinez (Lizarran) bertan behera utzi behar izan dute. Antolatzaileek diote baten batek zoraturik daudela pentsa lezakeela, garaiotan jende multzo handiak biltzea ezinezkoa delako. Hala ere, ez dute amore eman nahi, eta faktore logistikoak, osasun arlokoak eta prebentziorako segurtasunekoak beteko direla ziurtatzeko gai badira, aurrera jarraitzeko asmo osoa dute. Izan ere, “Jai hauek ez dira jai hutsak, euskarari bozgorailu paregabea jartzeko balio baitute”. Berrasmatzeko garaiak dira hauek, baita ikastolentzat ere.