Nafarroako Legebiltzarrak euskaltegien lana goretsi du

Nafarroako Legebiltzarrak euskaltegien lana goretsi du

Nafarroako Legebiltzarrak IKA eta AEK euskaltegien lana aintzat hartu du, haien jardunari esker milaka herritar euskaldundu direlako azken 40 urteotan: UPNk, Aralar-NaBaik, PSNk, Ezkerrak eta atxiki gabeko parlamentariek Bilduk aurkeztutako mozioaren lehen puntua babestu dute. Horrez gain, Legebiltzarraren gehiengoak eskatu dio Nafarroako Gobernuari euskaltegiei dagokien 2013ko diru partida ahalik eta azkarren esleitzeko, eta 2014an iazkoa gerta ez dadin neurriak hartzeko.
Gobernuak, ordea, ez du inolako asmorik erakutsi 2013ko partida gauzatzeko, ezta 2014koa aurreikusteko ere. Horrez gain, ez du Helduen Euskalduntzea sustatu edota planifikatzeko intentziorik ere agertu.
Haatik, IKAk zein AEK-k azaldu dute irmo jarraituko dutela nafar helduak euskalduntzen, orain arte egin duten bezala. Aurten, dagoeneko milaka lagun dabiltza euskara ikasten Nafarroako euskaltegietan.