Migratzaileak

migrantJaso baino, eman

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi diren migratzaileek ekonomiari egiten dioten ekarpena jasotzen dutena baino handiagoa da. Hala ondorioztatu du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Cultumetria enpresak egindako azterlan batek. Atzerritarrek EAEn BPGd-aren bidez egiten duten ekarpena. Hurbilketa gastuaren aldetik izena du lanak, eta migratzaileek kontsumoaren bitartez 2018an EAEko ekonomiari egindako ekarpena aztertu du. Emaitza, argigarria: jatorri atzerritarrekoen kontsumoak 810 milioi euro pasatxoko inpaktu positiboa izan zuen 2018an, BPG barne produktu gordinaren % 2,06. Zehazki, administrazio publikoek 714.912.000 euro bideratu zituzten migratzaileentzat, eta haien ekarpena, aldiz, 1.525.292.820 eurokoa izan zen. Alegia, jasotakoa baino 810.380.820 euro gehiago. Datuek agerian utzi dute migratzaileei buruz aski zabaldua dagoen uste hau ez dela egia: migratzaileak laguntza publikoetatik bizi dira. Alderantziz, EAEko ekonomiari ekarpena egiten diote. Kontuan hartu beharreko azterketa, uste eta zurrumurru xenofoboak behin betiko baztertzeko.