Osasuna elebidun bihurtzeko prozesuan, AHIZE-AEK bidelagun

osasunaClub Atlético Osasuna futbol kluba % 100 elebiduna izateko bidean dago, eta Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketan prozesu horren berri eman du.
Euskararen Osasuna ehun urte eta gero hitzaldian, Mikel Erbiti Osasunako komunikazio taldeko kideak AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitzarekin duela bi urte hasitako ibilbidearen gako nagusiak azaldu ditu. Abiapuntua Klubeko bazkideek onartutako estatutuen 5. artikulua da, non jasota dagoen Osasunaren berezko hizkuntzak euskara eta gaztelania direla, eta, hortaz, biak erabiliko direla Klubaren jarduera guztietan.
Udaltopen webgunean paraturiko bideo batean, orain arteko lorpenen berri jaso daiteke, besteak beste: hainbat jokalarik eta entrenatzailek euskaraz normaltasunez egiten dute, AEK-ko irakaslea euskara ikasi nahi duten langileei laguntzera joaten da, webguneko eta sare sozialetako euskarazko informazioa egunean dago, eta Sadarreko bisitak euskaraz egin daitezke.
Argi dago, beraz, C. A. Osasunaren zale eta bazkideek badutela beren talde maitearekin euskaraz aritzeko aukera andana.