Kikujirô no natsu

kikujoro

Zuzendaria: Takeshi Kitano. Gidoia: Takeshi Kitano. Musika: Joe Hisaishi. Aktoreak: Beat Takeshi (Takeshi Kitano), Yusuke Sekiguchi, Kayoko Kishimoto.Japonia, 1999.


Oharra: Zinema aretoak aurki zabalduko omen dituzte, baina, bitartean, etxean jarraitu beharko. Oraingoan ere, liburutegi publikoetan topa daitekeen filma dugu.
Istorioa: Masao 9 urteko haurra da. Uda iritsi da, lagunak oporretara joan zaizkio, eta bakarrik geratu da Tokion, amonarekin. Izan ere, txikia zela, ama beste herri batera joan zen lanera, eta ez du sekula ikusi. Haren bila abiatuko da eta Kikujirok lagunduko dio: amonaren lagun baten senarra, yakuzako kide ohia.
Zuzendaria: Zuzendari, aktore, aurkezle... sortzaile polifazetikoa da Kitano. Yakuzari buruzko filmak dira nagusi bere ibilbidean, baina lan arras ezberdinak ere egin izan ditu. Nolanahi ere, denei antzematen zaie zinemagilearen berezko estiloa: plano luzeak, askotariko umore ukituak...
Onena: Yakuzaren gaineko istorioak alde batera utzita, road movie samurra da Kikujirô no natsu, zuzendariak ohikoak dituen ezaugarriei eutsita ikuslea erraz hunkitzen duena. Pelikula mutuak gogora ekartzen dituzten irudiak lagun, umoretsuak eta lirikoak, erraz eramaten ditu ikuslearen bihotzera goxotasuna eta ahora irribarrea, are gehiago Joe Hisaishiren musika itsaskorrari esker. 
Eñaut Mitxelena