Josu Goikoetxea

goikoetxeaHezurrezko xirulak, Joseba Sarrionandia (Elkar, 1991). Duela urte asko, Sarrionandiak sarbide ederra eman zigun munduko poesiara. Poema jasoak, herrikoak, zaharrak, XX. mendekoak... Orriotan irakurri nuen oraindik gogoan iltzatuta dudan poema bat, Kokonuko indioena: “Mendi gainera igo eta / Eseri nintzen: Han ere gurutzea aurkiturik / Negar egin nuen”.
Haragia, Eider Rodriguez (Susa, 2007). Eider Rodriguezi irakurri nion lehen liburua izan zen, eta antsiaz irentsi nituen liburuko hamabi ipuinak. Ordura arte euskal literaturan irakurri gabeko estiloa antzeman nion, Raymond Carverren ipuinak gogorarazten zizkidana. Ipuin zorrotzak eta zehatzak.
Nevadako egunak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2013). Beste lurralde batzuk eta kontatzeko beste modu bat Atxagaren ibilbidean. Estatu Batuetako Nevadan igaro zuen aldiaren emaitza da eleberri berezi hau. Nevadako desertua deskribatzen digu, eta han gaudela ematen du. Idazle handi baten distira itsugarriak.