Igor Elordui Etxebarria

igorEgoera berezian harrapatu du itxialdiak Elordui AEKidea, konfinamendu betean aita izan baita, bigarrenez. Ospitalekoak amaituta, etxean dira familiako lau kideak, Larrabetzun.

Zer ikusten duzu leihotik kanpora?
Robert Neville doktorea, fusila aldean, txakurra paseatzen (Will Smith, I am Legend pelikulan).
Eta leihotik barrura?
Fardelak, toallatxoak... Umea eduki nuen martxoaren 23an.
Auzotarrekin harremanak estutu dituzu, ala hasia zara haietaz gogaitzen?
Nire buruarekin gogaitzen naiz gehien. Auzotarrekin inoiz baino errazagoa da harremana: gura ez dugunarekin eskaileretan edo igogailuan topatuz gero, aldentzeko edota igogailuan ez sartzeko aitzakia eman digu koronabirusak, kar-kar!
Interneten erabilerari dagokionez zer zara, voyeurra ala exhibizionista?
Bietatik apur bat, baina azkenaldian ostruka, batez ere. Egunotan, sekulako estresa eragiten didate WhatsAppek eta sare sozialek.
Zenbat komuneko paper tutu eta garagardo dituzu etxean?
Garagardorik ez, baina tonika bai, tutuak bezainbeste, lantzean behin gin-tonic bat hartu ahal izateko. Gainera, tonikak kinina dauka, eta batek daki...
Kaleko zeren falta sumatzen duzu?
Kalearen beraren falta dut; Robert Neville doktorea edo haren txakurra izan barik irten ahal izatea.
Hau amaitzean denean, zer egingo duzu lehenik eta behin?
Balkoian gin-tonic bat hartu, Zea Mays taldearen Negua joan da ta kanta ezin ozenago jarrita.