Hiztegia

birusaErne koronabirusarekin, baita idaztean ere!

Koronabirus, etxeratze agindu, berrogeialdi, COVID-19, immunitate, konfinamendu... Azken asteotan mundu osoa kolpatu duen pandemia hizpide nagusia bilakatu zaigu, eta hitz mordoxka erabiltzera eta ikastera eraman gaitu. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroarekin elkarlanean, koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du, besteak beste osasun arloko profesionalei nahiz euskarazko hedabideei laguntzeko asmoz. Bi erakundeek hainbat iturri baliatu dituzte lexikoa osatzeko. Nagusiak hiztegi arauemailea den Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskalterm terminologia banku publikoa dira, baina euskarazko hedabideetan pandemiari buruz hitz egiteko erabilera nagusiak ere kontuan hartu dituzte. Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, “koronabirusaren oinarrizko lexikoa gaiarekiko lehen hurbilpen saioa baino ez da, eta, beraz, ez da prestatu exhaustibo izateko helburuarekin”. Nolanahi ere, koronabirusaren kontrako neurriak ikasi eta barneratu ditugun moduan, komeni da hitzok egoki ikastea, luzaroan mintzagai izango ditugula baitirudi. Euskaltzaindiaren webgunean (www.euskaltzaindia.eus) eskura daiteke, PDF formatuan.