Lehiaketa

mallorkaMallorcako Euskal Etxean, COVID-19a irudimena lantzeko bide

Mallorcako Artea Euskal Etxeak lehiaketa antolatu du, euskaldunon konfinamendua eta COVID-19a gai hartuta. Ekimenak euskaldunon arteko komunikazioari eta umore onari eustea dauka helburu, eta lanak euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Testu laburrak, poemak, kantuak, bideoak, txisteak edota bestelako lanak bidal daitezke, Mallorcan konfinamendua bukatu arte. Parte hartzen duten guztiek bonu bana jasoko dute opari: Artea Euskal Etxean edaria eta pintxoa, bonuaren jabeari komeni zaionean. Dena den, genero bakoitzak ere (testu laburra, poema, kantua, bideoa...) bere saria izango du: inguruko euskal jatetxeetarako bonu bat, 30 eurora bitarteko bazkaria edo afaria egiteko. Lanak WhatsApp bidez igor daitezke, (+34) 654 711 123 zenbakira. Edozein argibide behar izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz daiteke.