Euskara praktikatzeko, birusik ez

praktikatuGainerako arlo guztiek bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak, mintzalagunei euskaraz jarduteko aukera ahalbidetzen dienak, nozitu du COVID-19ak eragindako egoera. Hori dela eta, aurrez aurreko jardunak eten egin ditu. Halere, zerbitzuaren leloak dioen moduan, birusak #EzGaituMututuko, ez ditu mututu euskara praktikatzeko biltzen diren lagun horiek guztiak. Larrialdi egoera hasi zenetik, hainbat eta hainbat berbalagunek bide telematikoak baliatu dituzte mihia astintzeko hitzorduei eusteko. Horrez gain, iragan maiatzaren 3an, euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu zuen Praktikatuk, eta euskaraz jarduteko hamaika baliabide eta aukera ere proposatzen ditu. Beraz, mingainari eragiten jarraitu nahi baduzue, aitzakiarik ez: jo Praktikaturen gunera (www.praktikatu.eus) eta informa zaitezte!