Ez ahaztu barnetegiko oroitzapen kutunenak!

barnetegiaAurreko hilean kontatu genizuenez, AEK-k lehiaketa antolatu du barnetegian bizi izandako oroitzapenak oinarri hartuta. Parte hartzea erraza da: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?” galderari erantzun behar zaio, audio edo bideo grabazio batean. Gehienez ere minutu bateko iraupena izan behar du, eta WhatsApp edo Telegram bitartez bidali behar da 630 477 400 zenbakira, edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Kontakizun onenek saria izango dute, jakina: bi lagunentzako egonaldia Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean eta motxila eder bat. Epea maiatzaren 24an amaituko da, beraz, oraindik ere garaiz zabiltzate!