Idatzi, eta irabazi motxila bat!

idatziAEK-k narrazio tailerra antolatu du ikasleak idaztera bultzatzeko, eta zozketa bat eginez emango dio amaiera. Izan ere, narrazio labur bat idatzi eta irakasleari bidaliz gero, hamar motxilaren zozketan parte hartuko dute. Maiatzaren 29rako bidali behar dira narrazioak, eta orrialde bateko luzera izango dute gehienez. Lan horretarako, irakasleek hainbat gomendio bidaliko dizkiete ikasleei, Mikel Hernandez Abaituaren Narrazio Tailerra liburutik hartuak. Ariketa hau eginda inor ez da idazle bihurtuko, baina esperimentatzeko eta jolasteko aholku interesgarriak izan daitezke. Hortaz, animatu eta aukeratu gaia! Gogoratu inspirazio iturri handienetako bat geure bizitzako pasadizoak erabiltzea dela, edo inguruko jendeari gertatutakoak. Alegia, idazten hasi aurretik, zertaz idatzi nahi dugun erabakitzea da garrantzitsuena, baina pertsonaiak eta tokiak ahaztu barik! Batetik, oso erabilgarria da pertsonaien fitxak egitea, pertsonaia sendoak argumentua bera baino garrantzitsuagoak izan baitaitezke. Bestetik, tokiak ditugu, hots, ekintzak gertatu eta pertsonaiak mugitzen diren esparrua: herria, hiria, mendia, New York, Anboto, Hernani... Tira, ez gara luzatuko. Irakurri adi irakasleek bidaliko dizkizueten gomendioak, eta ekin lanari!