Nola eragin dizue pandemiak?

ikamika

Gasteiz gogor jo du pandemiak. Izan ere, Txagorritxuko ospitalea koronabirusaren foku garrantzitsuenetako bat izan zen, martxoaren hasieran. Ezinezkoa da hemen datuak aipatzea, egunez egun aldatzen direlako, baina kutsatutako erien artean, asko izan dira COVID-19ak jotakoak artatzen gaixotu diren osasun langileak ere. Kasurik onenean, etxean isolatuta, nahiko arin gainditu dute birusa batzuek; okerrenean jarrita, asko dira hildakoak, adinekoak gehienak. Tartean, badaude beren etxeko logelan isolamendua nahiko gaizki pasatu dutenak, ospitaleratzea behar izan dutenak eta zainketa intentsiboko unitatera iritsi direnak alta agiria jaso aurretik. Gainerakoak, bitartean, arduraz jokatu eta itxialdira egokitu behar. Zuei nola eragin dizue pandemia honek? Gasteizko Aixkiria AEK euskaltegiko B2 mailako ikasleak.

1. Esti

Lehen egunetan, guztiok etxean, bakoitzak bere beharrak betetzeko lan gogorra egin genuen. Horrez gain, umeak egoera berezi hau ulertzeko beste lan bat egiten ari dira, eta erakusten digute nahiz eta gogorra izan, lortzen ari direla. Gainera, ez zoratzeko, egunero norbere askatasuna bilatu behar da "lau hormaren artean". Emaitza, orain arte, irakaspen harrigarria ari da izaten, baita gogorra ere.

2. Isabel

Sasoi honetan irakasle lana egin behar dugu gure umeekin. Niri egoera honek irakatsi dit pazientzia handiagoa izaten.
3. Zuriñe

COVID 19ak niri eta nire familiari asko eragin digu. Orain, nire etxean, andereño lana egin behar dut; nire senarra lanera joaten da eta ni umeekin geratzen naiz. Lan gogorra da, umeak urduri daudelako, baina gustura egiten dut. Zorionez, ez dut lanera joan behar eta umeekin egon naiteke.
4. Marian

Zenbat eta denbora gehiago, orduan eta okerrago antolatzen naiz. Asko kostatzen zait ikasteko kontzentratzea. Uste dut denbora ez dudala ondo aprobetxatzen.
5. Aitor

Azken bi hilabeteak oso gogorrak izan dira. Dena den, familiarekin denbora gehiago egoteko aukera dugu, eta hori ona da. Bestetik, euskara ikasten ari garenok arazoak dauzkagu etxean ikasteko; izan ere, jende askok ez dauka etxean inorekin euskaraz hitz egiteko aukerarik.

6. Erika

Azken bi hilabeteak oso gogorrak izan dira. Dena den, familiarekin denbora gehiago egoteko aukera dugu, eta hori ona da. Bestetik, euskara ikasten ari garenok arazoak dauzkagu etxean ikasteko; izan ere, jende askok ez dauka etxean inorekin euskaraz hitz egiteko aukerarik.