Josune Velez de Mendizabal

josuneAktorea eta sortzailea

Gustuko duzun filma? Hainbat, baina Chicago gustura ikusi nuen.
Zuzendari bat? Quentin Tarantino.
Askotan ikusi duzun filma? Berrogeialdia hasi zenetik, A Million Ways to Die in the West hiru bider ikusi dut. 
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... The Big Lebowski.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... 2 Fast 2 Furious. Ez dut ulertzen halako film txarren amaierarik gabeko sagak izatea, ezta haien arrakasta ere. 
Gustuko duzun aktore bat? Jake Gyllenhaal.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Egunaren eta filmaren arabera.
Ikusi duzun azken filma? Zineman, Invisibles. Etxean, aurreko astean klasiko bat: The Man Who Knew Too Much.
Eta ikusi nahi duzuna? La trinchera infinita, bada garaia!