Mikel Gorosabel 'Norton'

nortonKaskoak jarriko banitu, hiru disko hauek entzungo nituzke gustura:

Never Mind the Bollocks. Sex Pistols, 1977.
Aitak Iparraldetik estraperloan ekarritako Grundig irrati-kasete estereoan ezagutu, eta izugarri eragin ninduen.
 
The Next Day. David Bowie, 2013.
Gehien maite ditudan musikarietako bat da David Bowie. 2013an, Uhinak diskoa aurkeztu nuen, Baionako Elkar dendan. Disko bat aukeratzeko eskatu zidaten emanaldiaren ostean, opari hartzeko. Bada, The Next Day aukeratu nuen, haren azken-aurreko lana. Txundituta utzi ninduen.

Zetak. Zetak, 2019
Peio Reparazek sekulako lana eta proiektua egin du. Euskal kulturako orainaldiko altxorra.