Idurre Eskisabel

idurreHona nire liburu kutunen gaurko hirukoa (nahiz eta bihar, ziurrenera, izango diren beste hiru; etzi beste hiru… hamaika osatu arte!).
Iturria, Unai Elorriaga (Susa, 2019): beharbada, duela oso gutxi irakurri dudalako. Beharbada, errealitatetik apartatuta egungo errealitate irreal hau ulertzeko lorratz batzuk usnarazi dizkidalako ipuin sorta nobelatu honek, itxialdiaren iragarpen profetikoa barne.
Euskal harriak, Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania, 2011): akaso, irakurri nuenean (finantza krisi izendatu zuten arpilatze betean) ekintzara bultzatu ninduen saiakera izan zelako: kolapsoaren iragarpen zorrotz argudiatu eta zehatz dokumentatua. Akaso, lasaialdian bertan gozokerian ahaztuta eduki dudalako. Akaso, bertan jasotakoak orain are eta egiagoak ez ezik, akuilu zorrotzagoak ere badirelako.
Zergatik panpox, Arantxa Urretabizkaia (Erein, 1979): ziurrenik, honelako zerrendetan klasiko bat sartzeko premia sentitzen delako. Ziurrenik, irakurri nuenean nintzen neskato hura emakumezkook ahots eta subjektu garela jabearazi zuelako, euskaraz.