Kalean da ‘Zendabalitz’, XXI. Igartza sariaren irabazlea

elizari

Erika Elizarik eleberri korala idatzi du saria irabazita; Elkar argitaletxearen hitzetan (hark kaleratu du liburua), “nobela labur, fresko eta dibertigarria”. Elene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina... protagonista dituen lana gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolasten da. Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldian, bidaiariak eta istorioak nahasten ditu idazleak: lan elkarrizketa batean haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsitzaileei aurre egin behar dien pilotua; alargundu ondoren bizipozik ez duen medikua; inguruko guztiak nazkatzen dituen gizonezko petrala... Beasaingo Udalak antolatzen du sariketa, CAF enpresaren eta Elkar argitaletxearen babesarekin, idazle gazteen lana laguntzeko. Hala, izen asko plazaratu izan ditu sariketa honek: Julen Gabiria, Jasone Osoro, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Miren Amuriza...


saraSARAKO IDAZLEEN BILTZARRA, apirilean ospatzekoa zena, irailaren 6an eta 7an egiteko asmoa azaldu dute antolatzaileek. Dena den, ahal den neurrian, eutsi egingo diote 37. edizioko egitarauari. Alegia, 110 idazle inguruk hartuko dute parte, eta aurtengo sariak Marie-Jose Basurkori eta Koldo Ameztoiri emango dizkiete. Halaber, saiatuko dira Euskal idazle eta emazte Ipar Euskal Herrian, zein bizipen? gaiaren gaineko mahai-ingurua egiten, Maialen Hegi-Luku, Marikita Tambourin, Maddi Ane Txoperena eta Maddi Zubeldiarekin. Aurkezpen eta mintzaldiez gain, Ipar Euskal Herrian hondarreko urtean plazaratu diren liburu eta diskoak biltzen ditu azoka honek. Sarako kiroldegian, eta Pazko asteko astelehenean egin izan da urtero, orain arte.

mesfidatuMESFIDATU HITZEZ
Jon Arretxe
Erein, 2019

Parisen da Toure, bertan bizitzeko asmoz, jatorri afrikarreko  hainbeste jenderen artean kamuflaturik. Bere bizitzan lehen aldiz, Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak bizimodua estutasun ekonomikorik gabe ateratzen irakatsi dio, eta Burkina Fason duen familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada. Halere, Tourek elkartasunez jokatzea atsegin du, eta, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere bizitza airean jarriko den.

 

susmaezinakSUSMAEZINAK
Itxaro Borda
Alberdania, 2019

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan, Iparraldean, Hegoaldetik ihesi joandako ETAko iheslari errefuxiatuez gain, Iparral- deko militanteak ere badira erakundean. Hala, komando bateko kideak dira nobelako protagonistak, baina baita haien ekintzen biktima ugariak ere. Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudioak (kontrajarriak), gezur itxurako egiak eta egia itxurako gezurrak. Protagonista, funtsean, gizakia da, haren loriak eta miseriak agerian.