Atzerrian

atzerrianNerea Balda
Pamiela, 2019

C1

London hiria atzerritzat dugu gehienok, hots, gure herria ez den toki arrotza eta hotza izan daiteke. Halere, protagonistak hara egin zuen ihes, gozoagoa baitzitzaion urrunean bizitzea zegoen tokian jarraitzea baino. Bizitza osoan izandako sorterriak, familiak, lagunek... ordurako ez zioten behar besteko babesik ematen. Amaren heriotzak galera jasanezina ekarri zion, eta, horregatik, itzultzaile aritzeko kanpora joateko erabakia hartu ez ezik, egin ere egin zuen.
Europako hirian, lana eta lagunak topatu zituen, baita une jakin batera arteko sasibakea eta zoriontasuna ere. Hizkuntzekiko obsesioak bultzatuta bihurtu zen itzultzaile, eta, are gehiago, erraztasuna eta beharra dauzka sentimenduak hiruzpalau hizkuntzatan adierazteko. Obsesioek bultzatuta bizitzako erabakirik garrantzitsuenak hartu izanak ez duela nahi duen bidera eraman konturatuko da. Dena den, krisi pertsonala bizitzen ari dela ohartzea ez zaio samurra izango. Horrez gain, hasieran gorrotagarri zitzaiona benetan estimatzera helduko da, eta horrek ere aurrera egiten lagunduko dio.
Barne hausnarketa eragiten du istorioak: zerk ekarri gaitu bizitzako puntu honetara? Hala ere, etsimendutik urrun, zoriontsuak ez garela konturatuz gero, gure esku dago aldatzea eta beste bide bati ekitea.
Arrate Beristain