Ardoa

bibaBiba Ardoak, upategi txiki eta ekologikoei bidea emateko kooperatiba

Euskal Herriko hamalau ardo ekoizlek Biba Ardoak kooperatiba sortu dute. Hemengo hainbat sor-markadun upategiak dira gehienak, txikiak, ardo ekologikoa egiten dutenak; finean, kalitatea kantitateari gainjartzen dioten ekoizleak, eta ardoa, besterik gabe negoziotzat baino, bizimodutzat jotzen dutenak. Hau da, merkatu interes soiletatik harago, ardoaren ekoizpen eta kontsumoa ingurumenaren zaintzarekin eta balio sozialekin lotzen dute. Filosofia horri atxikita, upategi txikiek ardoa merkaturatzeko dituzten zailtasunak leuntzeko helburua du kooperatibak. Oraingoz, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Nafarroa Behereko hamalau upategi dira kooperatibako kideak, baina ateak zabalik ditu gehiagorentzat. Jatorriaren antzera, ardo motak ere ugariak dira: Errioxako, Arabako Errioxako, Irulegiko eta Nafarroako sor-markadun ardoak, eta Bizkaiko eta Getariako txakolinen sor-markadun ardoak, baita sor-markarik gabeak ere. Webgune honetan ezagut daitezke kooperatibaren filosofia eta katalogoa: bibaardoak.eus.