Auzolana

errigoraErrigoraren olio banaketa, atzeratua

Martxoan iritsi zen, udaberriarekin batera, Errigora egitasmoaren Eskutik eskura kanpaina, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza produktuak dastatzeko eta, bide batez, eremu hartako nekazariei eta euskalgintzari laguntzeko aukera ematen duena. Zuotako askok ondotxo jakingo duzue, kanpaina baliatuta oliba olioa edota askotariko kontserbak eskatuko zenituztelako. Tamalez, COVID-19aren krisiak zuzenean eragin dio askoren arteko elkarlanean oinarritutako egitasmoari. Hala, eta gaixotasunaren hedapena saihesteko neurriak betetzeko, oliba olioaren banaketa ezin izan da egin. Hasiera batean, eskariak martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran banatzekoak ziren. Haatik, eta pandemiaren kontrako neurriak indarrean egon bitartean, oliba olioaren banaketa eten egin dute. Data berririk ez dute jakinarazi, egungo egoera aldatu bitartean ez baitago deus zehazterik. Nolanahi ere, Errigorak jakinarazi du salbuespenezko egoera hau aldatutakoan banaketarako daten berri emango diela eskatzaile guztiei. Kontserbak oliba olioa baino beranduxeago banatzekoak zirenez, zain jarraitu beharko dugu. Nahitaezko itxaronaldia amaitutakoan, baina, gozoagoa izango da unea Errigoraren produktuei esker...