Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?

oroitzapenaBi lagunentzako bi eguneko egonaldia irabazi nahi Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean? Eta bertara eramateko motxila? Bada, hasi buruari eragiten eta oroitu barnetegian egindako egonaldiez, eta pentsatu: denen artean, zein da zure oroitzapenik maiteena? Behin hori erabakita, har ezazu parte AEK-k antolatu duen sariketan, eta, agian, Zugarramurdin egonaldia egiteko zozketa irabaziko duzu.
Nola? Bada, gehienez minutu bateko grabazioa eginda. Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (sakelakoarekin). Bidali audioa maiatzaren 24a baino lehen, WhatsApp edo Telegram bitartez, 630477400 telefono zenbakira edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, eta AEK-k kontakizun onena sarituko du. Gogoratu galdera honi erantzun behar diozula: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”. Lehiaketa irekia da, barnetegi batean izan den edonork har baitezake parte, baina ez du balio oroitzapena zure etxea barnetegi bihurturiko garai honetakoa izateak!