Australia

sharkMarrazoak non dabiltzan jakiteko, Twitter baliatuko dute

Australiako Mendebaldeko Australia estatuan sare sozialak erabiltzen hasi dira herritarrei marrazoen kokapenaren berri emateko. Marrazo kopuru handia izaten denez Mendebaldeko Australiako kostaldean, arriskuak gutxitzeko asmoz Twitter erabiliko dute estatuko agintariek. Zehazki, marrazoak kostaldera gerturatzen direnean horren berri emateko. Horretarako, transmisoreak ipini dizkiete hainbat espezietako 320 marrazori baino gehiagori. Makina daramaten marrazoak kostaldetik kilometro batera baino gutxiagora hurbiltzean, gailuak seinalea bidaltzen du, eta, seinale horrek, ordenagailu bitartez, txioa zabaltzen du sare sozialetan. Zehazki, marrazo espeziea, animaliaren tamaina eta gutxi gorabeherako kokalekua jakinarazten du txioak. Ohartarazpen horiei esker, hondartzen arduradunek bainua debekatzeko erabakia ere hartu ahal izango dute. Jakina, bainularien segurtasuna bermatzeko ez ezik, zientzialarien mesederako ere izango dira gailuak, marrazoen desplazamenduen berri ere jasoko baitute zientzialariek.