Aitor Merino

Aktorea eta zuzendaria

merinoGustuko duzun filma? Bat bakarrik esan behar badut, Dersu Uzala.
Zuzendari bat? Stanley Kubrick.
Askotan ikusi duzun filma? Revenge of the Nerds. Oso txarra da, baina txikitan barrez lehertzen ginen, behin eta berriro.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Mordoa. El Laberinto del Fauno, adibidez.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Christopher Nolanen edozein pelikula.
Gustuko duzun aktore bat? Bi esango ditut: Gena Rowlands eta Jack Lemmon.
Zinematik atera eta gero... Lagunekin, ahal bada, solasaldi ona egin.
Ikusi duzun azken filma? Okja.
Eta ikusi nahi duzuna? Maider Fernández Iriarteren Las Letras de Jordi. Itxialdia hasi zenean estreinatu behar zen, eta atzeratu egin da.