Bizitza osorako konpromisoa

flyGaztaroko erokeria bat baino gehiago
Fly Shit / Managaitz
DDT Banaketak
In My Heart 2019

Askotan entzun izan dugu hardcore punka eta hari lotutako filosofia (autoritarismoaren kontrako jarrera, gauzak norberak egiteko gogoa eta abar) gaztaroko kontuak direla, denborarekin erraz joaten direnak. Gaur egungo gazteek entzuten dituzten musika estiloak eta hardcore kontzertuetako entzuleen batez besteko adina kontuan hartuta, argi dago topiko horrek ez duela oinarri handirik. Izan ere, Fly Shit eta Managaitz taldeek, besteak beste, hautu hori “gaztaroko erokeria bat baino gehiago” dela erakusten digute, batez ere, biek elkarrekin plazaraturiko disko honen izenburuan dioten bezala. Fly Shit klasikoak dira euskal hardcorearen eszenan, ia 25 urte eman dute horretan, eta erritmo bihurriak, riff itsaskorrak eta abestiei buelta pare bat ematea dituzte gogoko. Managaitz talde gazteagoa da, baina taldekideak ez dira hasiberriak, eta hardcore garbi, azkar eta melodikoa egiten dute.

Gotzon Hermosilla