Unai Ormaetxea

ormaetxeaBaltzolako ipuinak - Rafa Ugalde (Ibaizabal 2017)
Liburu honen kokapena bereziki interesgarria egin zait, guztiz ezaguna ez den ondarean baitago: Baltzolako koba eta inguruak... Historia eta natura literatura bihurtzen ditu Rafak, eta liburuaren sarrera maisulana iruditzen zait. Ederra da nola marrazten duen ama lurraren ernaltzea, eta zelan deskribatzen dituen naturaren elementuak.
Espedizioa; mendi ororen pisua - Juanra Madariaga (Txalaparta 2015)
Aberastasun ikaragarriko liburua, dena biltzen baitu: abentura, mendia, intimitatea, literatura... liburu betea da, biribila, miragarria. Shisha Pangmara egindako espedizioa abiapuntu, lasai hitz egiten du honetaz eta hartaz, modu ludiko eta jostagarrian. Esango nuke hauxe dela Juanraren liburu bereena.
Tretatxu, lapurren gobernadorea - Hector Ortega (Txertoa, 2018)
XVIII. mendeko bandolero, gaizkile eta heroiaren istorioa dakar liburu mardul honek, eta, hain zuzen, horrek egiten du berezi: gaiak. Zaila da halakorik aurkitzea, eta Hectorrek aparteko dokumentazio lana egin du, guk ondoren polito-polito gureganatzeko.