Futbola

sanmamesEurokoparen kontrako ekitaldiak Bilbon

Ekainean eta uztailean, 16. Eurokopako lau partida jokatuko dira Bilbon. Espainiako Futbol Federazioak San Mames aukeratu zuen 2020ko Eurokopako partidak hartzeko, eta taldeen faseko hiru partida eta final zortzirenetako bat jokatuko dira bertan. Erabaki horren kontra, eta hirian halakorik ez dutela nahi adierazteko, Bilbao 2020 Eurocopa honi ez! plataformak txapelketaren kontrako manifestazioa antolatu du martxoaren 28an, Bilbon bertan. Arrazoien artean aipatu dituzte euskal selekzioari ofizialtasuna ukatzea, langileriaren esplotazio gero eta handiagoa, eta emakume langileek jasaten duten indarkeria areagotzea, besteak beste. Eurokoparen kontrako ekimenen baitan, halaber, topaketa nazionala egingo dute, Durangon, martxoaren 14an, Etxean jokatzen dugulako lelopean. Egun horretan, kirola eta politika jorratuko dituzte zenbait jardueraren bitartez: mahai-ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertuak, Odolkiak ordainetan, Brigade Loco, Azken Sustraiak eta Egurra ta kitto taldeekin.