Zinema

parasite‘Parasite’ nagusi Oscar sarietan

Bong Joon Ho zuzendari korearra izan da 92. Oscar sarietan garaile nagusia, lau garaikur lortuta: filmik onenarena, nazioarteko filmik onenarena, zuzendari onenarena eta gidoirik onenarena. Sari gehien eta garrantzitsuenak jasotzeaz gain, historia ere egin du Oscar sarietan Parasiteren zuzendariak. Izan ere, 92 urtean lehen aldiz, ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film batek eskuratu du pelikula onenaren saria. Sari nagusiak lortuta, gainerako film faboritoei gailendu zitzaien Parasite; alegia,  Todd Phillipsen Joker, Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in... Hollywood, Sam Mendesen 1917 eta Martin Scorseseren The Irishman lanei: 11 izendapen zituen lehenengoak, eta hamarna beste hiruek. Haatik, sari gutxi eskuratu dituzte laurek ere: 1917k hiru, Joker-ek bi (tartean aktore onenarena), Joaquin Phoenixentzat;  Tarantinorenak beste bi, (bata taldeko gizonezko aktorerik onenarena, Brad Pittentzat), eta Scorseserenak bat ere ez. Gainerako sari nagusiei dagokienez, Renee Zellwegerrek jaso zuen emakumezko aktorerik onenarena, Judy filmean egindako lanarengatik, eta Laura Dernek, berriz, taldeko emakumezko aktore onenarena, Marriage Story pelikulan jokaturiko rolarengatik.