Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa ATZERATUTA

esaeraOHARRA: TXAPELKETA HAU ERE BERTAN BEHERA GERATU DA.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

Agian, zuetakoren batek ez du ezagutzen Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa; edo, nagiaren nagiaz, oraindik ez da hara joan lehiaketa zuzenean ikustera edo parte hartzera. Arazorik ez! Apirilaren 4an izango da 27. edizioa. Zertan datzan? Erraza da kontatzen, baina hobe da bertatik bertara ikustea. Piskatxo bat, dena den: bertsoak, esaerak eta lehia sanoa, tabernaz taberna, musikaz giroturik, euskaraz eta lagun artean... paregabea da, zinez. Hori goizean. Gero, herri bazkaria eta finala, kategoriako bi bertsolariren laguntzaz: Oihana Iguaran eta Xabat Galletebeitia. Izena emateko epea laster zabalduko da. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi www.aek.eus edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Badakizue: apirilaren 4an, Sopelan.