AEKn ikasteak saria du

Azken urteotan bezala, urte hasieran ustekabe polita jaso dute AEK-ko bost ikaslek. Haien jarrera zoriondu nahi izan du horrela AEK-k, eta euskara ikasteko egiten duten ahalegina saritu. Hortaz, zozketa bidez aukeratuta, otzara bana jaso berri dute ikasle hauek: Lobna Bourchi (Gasteizeko Zadorra AEK euskaltegia), Nuria Aierdi (Arratiako Kubulu AEK euskaltegia), Nicole Leloup (Donibane Lohizuneko AEK gau-eskola), Elena Silvestre (Donostiako Amara AEK euskaltegia) eta Raul Salon (Pirinioak AEK Euskaltegia). Otzaran, besteak beste, hau aurkitu dute: Elkar opari txartela (15 euro), Euskaraz Bizi Nahi Dut osagarriak, Errigora produktuak eta bi lagunentzako otordua Uxarte sagardotegian.