Udaberrian, asteburuko barnetegiak

arantzaUdaberriarekin batera hasiko da barnetegien mugimendua AEKn. Foruan (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera erreserban, urte osoan zabalik dagoen barnetegiaz gain, maiatzetik aurrera asteburuko hainbat barnetegi antolatuko ditu AEK-k, Arantzan (Nafarroan): B2 eta C1 mailakoentzat, maiatzaren 8tik 10erako asteburuan; A2 eta B1 mailakoentzat, ostera, maiatzaren 15etik 17ra. Hiri barnetegia Iruñean izango da, maiatzaren 23an eta 24an. Beste alde batetik, Praktikatu zerbitzuak, Urtxintxa Eskolarekin batera, familientzako asteburu-pasak antolatu ditu Urduñan, maiatzaren 16-17an eta ekainaren 6-7an. Hasi, beraz, udaberriko agenda prestatzen, euskaraz jarduteko aukera faltarik ez da izango eta. Gogoan izan barnetegi horietan guztietan izena emateko epea martxoaren azken astean hasiko dela. Udako barnetegietan izena emateko epea, berriz, apirilean zabalduko da.