Zer egin zakurren kakekin?

ikamikla

Desatsegina eta zikina izan arren, ohiko hizpide da zakur kaken kontua edozein herritako biztanleen artean. Izan ere, zakurren gorozkiak arruntak dira hiriko kaleetan, herritarren kalterako: nork ez du inoiz etxera sorpresa nazkagarririk eraman, nahi gabe zakur kakaren bat zapaldu ostean? Zakurra duten herritarren eskubide eta betebeharrak tokian tokiko udalen esku egon ohi dira. Hala ere, inolako araudiri erreparatu behar izan gabe ere, gizalege kontua dira: zikinkeria galanta eta osasun publikoaren kontrakoa ez ezik, hurkoarekiko gutxieneko errespeturik ezaren erakusle ere bada norberaren zakurraren gorozkiak ez jasotzea, eta kalean bere horretan uztea. Jakina, badira zuzen jokatzen duten zakur jabeak, kakak txukun jaso eta zaborrontzira botatzen dituztenak. Alabaina, batere lotsarik gabe jasotzen ez dituztenak ugariak izan ohi dira. Horrek erakusten du arazoa ez dela txakurrena, jabeena baizik. Kalean zakur kakak topatzeak haserrearazten al zaitu? Zer egingo zenukete arazoa konpontzeko? Ondarroako AEK euskaltegiko B1 eta B2 mailetako taldea

1. Yolanda
Oso zaila da arazoa konpontzea. Lehenengo eta behin, txakurrak ez dira arazoa, euren jabeak baizik.
2. Andrea
Hiru txakur ditut, eta niri ez zait gustatzen nola egoten diren leku batzuk. Konponbide modura, Udalak poltsak banatu behar ditu, eta zamarpoto gehiago ipini.
3. Susana
Txakurren-tzako guneak falta dira. Besteak beste, kakaleku gehiago ipini behar ditu Udalak, txakurrek kaka egiteko leku aproposak.
4. Sonia
Bakoitzak norbere txakurra zaindu behar du norbere umea izango balitz bezala: non dagoen kontrolatu, non egin duen kaka, batu...
5. Nora
Herritarrak oso haserre daude, eta normala da. Txakur jabe bakoitzak bere txakurraren kakak batu behar ditu. Nik nirearenak beti batzen ditut, eta batzen ez dituztenek sutan ipintzen naute, gero errua txakur jabe guztiona da eta.
6. Julian
Txakur guztiei DNA probak egingo nizkieke. Gero, laginak (kakak) hartu eta analizatzera bidaliko nituzke.
7. Julen
Ez zaizkit txakur kakak gustatzen. Herrian, arazo handia dugu horrekin, eta zer edo zer egin beharra dago.
8. Esti
Kakarik batzen ez duenari isuna ipini behar zaio. Arduragabeei dirua kentzen hasten badira, ziur arduratsuagoak bihurtuko direla.
9. BegoƱa
Txakurrentzako gune gehiago ipini behar dira, eta, era berean, isun gogorrak kaka batzen ez dutenentzat. Diruz ordaintzeko isunak edota herrian egiteko betebeharrak ipini: kaleak garbitu, nagusiak zaindu...
10. Mari Carmen
Txakur jabeek ardura gehiago eduki behar dute. Kaleak kakaz beteta ikustea ez dut gogoko.