Öndög

dinosaurio

Zuzendaria: Wang Quan’an. Gidoia: Wang Quan’an. Aktoreak: Dulamjav Enkhtaivan, Aorigeletu, Norovsambuu, Gangtemuer Arild. Mongolia, 2019.

Istorioa: Mongoliako estepan, eraildako emakume baten gorpua topatu dute. Polizia gazte bat utziko dute hilotza zaintzen, baina parajea ezagutzen ez duenez, inguru hartako artzain bat bidaliko diote laguntzaile. Dinosauro ezizenez ezaguna den emakumeak ongi ezagutzen du ingurua, eta badaki otsoak nola uxatu eta hotzari nola aurre egin. Hala, polizia gazteak eta artzainak batera igaroko dute gaua.
Onena: Estepa mugagabea nagusi, kamerak ongi jasotzen du Mongoliako paisaiaren handitasuna, eta gizakion txikitasunarekin kontrajartzen du (Mongolia munduko herrialde handienetakoa da, eta, era berean, populazio dentsitaterik txikiena du). Naturak, bere gordintasunean, bizitza erabat baldintzatzen duen paraje isolatu eta bakarti horretan, gizatasunari leku egiten dio zuzendariak, halako lekuetan hain ñimiñoa izaten den giza paisaiari hotz eta aldi berean samurtasunez begiratuta. Bisualki ederra, pausatua, umore ukitu bereziekin, askotan dokumentalistaren begiradapean egindakoa dirudi hainbat genero nahasten dituen lanak.
Txarrena: Pausatuegia begitanduko zaie pazientzia gutxiko ikusleei.
Eñaut Mitxelena