Ane Barrenetxea Urrutia

barrenetxea(Sua)

Nire bizitzako hiru etapa bereizten dituzten hiru disko.
Dire Straits - Brothers In Arms. Aitak talde honen abesti onenak biltzen zituen CDa zeukan, eta, txikia nintzenean, behin eta berriz jartzen zuen etxean. Sultan Of Swing, Walk Of Life, Romeo and Juliet, Tunnel Of Love edo Money For Nothing entzutean, familia etortzen zait burura, zuzenean. Oroitzapen onenetara bidaiatzeko dosi musikala.
The Offspring - Americana. Nire lehen mp3an sartu nuen lehen diskoa. Hamahiru urte nituen, eta musika estilo berri eta indartsu batekin topo egin nuela konturatu nintzen, inguruan ez zen asko entzuten. Disko honetako bi abesti aukeratu beharko banitu, Staring At The Sun eta Pretty Fly (For A White Guy) izango lirateke, dudarik gabe.
Lukiek - #1. Orainaldiarekin lotzen dudan diskoa. Elkarrekin behin baino gehiagotan jo izanaz aparte, azkenaldian nire autoan ez da besterik entzun. Josuk, Anttonek eta Chrisek aurkeztutako proposamena oso interesgarria da, eta zuzenekoetan bizitzen dena itzela. Horrez gain, bizkaieraz abesten dute, eta oso gustuko dut hori, etxean entzun izan dudan hizkera delako.