Animaliak

bananaTximinoei bananarik ez, mesedez

Ingalaterrako zoologiko batean bananak debekatu dizkiete tximinoei, haien osasunari kalte egiten diotelakoan. Devongo konderriko Paigntoneko zoologikoak hartu du erabaki deigarri hori. Zoologikoko elikadura adituen aburuz, naturan askatasunean jaten dituzten frutek baino askoz azukre gehiago dute bananek, eta, hortaz, osasunean eta hortzetan arazoak eragiten dizkiete tximinoei. Gizakiekin alderaketa ere egin dute zoologikoko nutrizio adituek: haien ustez, gizakiei opilak eta txokolatea ematearen parekoa da. Hau da, gozoa bai, baina ez oso osasungarria.  Horrenbestez, bananen ordez barazkiak eman dizkiete tximinoei zoologikoko arduradunek eta, antza denez, tximinoak ez dira kexatu.