Klima

beero2019. urtea bigarren urterik beroena izan da

Munduko tenperaturak erregistratzen direnetik, 2019 izan da urterik beroenetan bigarrena. Europako kasuan, ostera, beroena. Munduan, soilik 2016 izan zen beroagoa: urte hartako batez besteko tenperatura iazkoa baino 0,04 gradu zentigradu altuagoa izan zen. Hori bai, 2019ko uztaila baino beroagorik ez da izan tenperaturak erregistratzen direnetik. Gainera, amaitu berri den hamarkada izan da orain arteko beroena, tenperatura erregistroak aintzat hartuz gero. Hamarraldi horretako azken bost urteak, halaber, historian izandako beroenak izan dira. Copernicus klima larrialdirako Europako zerbitzuak ezagutarazi ditu datuok, hots, Europako Batasunak eta ESA Europako Espazio Agentziak garatutako zerbitzuak. Tenperaturen batezbestekoak ez dira Copernicusek jasotako datu bakarrak, beste zenbait datu kezkagarri ere jakinarazi baititu, adibidez: CO2 gas isuriek ugaritzen jarraitu zuten iaz. Hain zuzen, CO2 gasa jo ohi da munduaren berotzearen arrazoi nagusitzat.