Zinema

oscar‘Joker’ filma faborito Oscar sarietan

Otsailaren 9an banatuko dituzte Oscar sariak, Los Angeleseko (AEB) Dolby aretoan, eta Todd Phillipsen Joker izango da hautagai nagusia, guztira 11 hautagaitza jasota; tartean, garrantzitsuenak. Horrez gain, hiru lan hauek eskuratu dituzte izendapen gehien, hamarna, zehazki: San Mendesen 1917, Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in... Hollywood eta Martin Scorseseren The Irishman. Hain zuzen, lau pelikula horiek dira film onenaren saria jasotzeko hautagaiak, Taika Waikikiren Jojo Rabbit, Greta Gerwigen Little Women, Noah Baumbachen Marriage Story, Bong Joon-horen Gisaengchung eta James Mangolden Ford v. Ferrari lanekin batera. Zuzendari onenaren saria jasotzeko lehian ere film horietako bosten egileak izango dira: Phillips, Scorsese, Mendes, Tarantino eta Joon-ho. Emakumezko aktore onenari dagokionez, izendatuak izan dira Scarlett Johansson (Marriage Story), Cynthia Erivo (Harriet), Renee Zellweger (Judy), Saoirse Ronan (Little Women) eta Charlize Theron (Bombshell). Gizonezkoen artean, berriz, Joaquin Phoenix (Joker), Leonardo DiCaprio (Once Upon a Time in... Hollywood), Antonio Banderas (Dolor y Gloria), Adam Driver (Marriage Story) eta Jonathan Price (The Two Popes). Jakina, beste hainbat sari ere banatuko ditu Hollywoodeko Akademiak 92. Oscar Sarietan, baina otsailaren 9ra arte itxaron beharko. Bitartean, hasi kinielak egiten!