Ongizatea

landareLandareak, laneko estresa gutxitzeko

Laneko mahaian landareak jartzeak estresa gutxitu eta buruko osasuna hobetzen du, Awajiko (Japonia) Hyogoko Unibertsitateko ikertzaile talde baten ikerketaren arabera. Landareen eragina neurtzeko, 63 langile aztertu zituzten, bai laneko mahaian landareak jarri aurretik bai ondoren. Era berean, langileei eskatu zieten estresa sentitzen zuten bakoitzean hiru minutuz atseden hartzeko, baina aulkitik altxa gabe. Horrela, egiaztatu nahi zuten estresa murrizteko zenbateko eragina duen lanean landare bati begiratzeak. Horretarako, estres psikologikoan zein fisiologikoan gertatzen ziren aldaketak neurtu zituzten. Emaitza, arestian aipatua: landareei begiratzeak lasaitu egiten zituen langileak, antsietatea nabarmen gutxitzen zitzaielako. Horrenbestez, lanean begien bistan landare txikiak jartzea aholkatu dute azterketaren egileek, estresa murrizteko. Hura eragiten duten nagusi eta lankideak antzarak ferratzera bidaltzeaz, ordea, ez dute ezer aipatu...