Artea

muralaLeitzan ikus daiteke munduko muralik onenetako bat

Iaz munduan egin zituzten ehun mural onenen artean, badira Euskal Herriarekin lotura duten bi. Eskoziako StreetArt360 atari digitalak urtero egin ohi du munduko ehun mural onenen sailkapena, eta 2019koen zerrendan Lian artistak Leitzan egindako bat paratu du, 46. postuan. Zehazki, Atekabeltz gaztetxeko paretan ikus daiteke jaiotzez estatubatuarra, izatez katalana eta egun Atxondon bizi den egilearen mural erraldoia. Bertan adineko emakume bat ageri da koloretako adatsa txirikordatzen. Udane Juaristi Udatxo artista euskalduna ere agertu da StreetArt360 atariaren zerrendan, 66. postuan, Oviedoko (Espainia) taberna zahar batean pareta berritzeko egin zuen mural batengatik. Horma irudien lehen postuan, berriz, Nils Westergard artistarena dago. Hura ikusteko, ordea, urrutirago joan beharko da, Waynesboro (Virginia, AEB) hiriko horma batean egin baitzuen.