Komunikazioa

argia2020ko Argia sariek badituzte jabeak

Iaz euskarazko komunikazioaren arloan nabarmendu ziren ekimenak saritu zituzten, urtarrilaren 31n, 31. Argia sarien edizioan. Urtero bezala, Usurbilgo Atxega jatetxean eginiko ekitaldian banatu zituzten Argia aldizkariaren sari ezagunak. Prentsaren atalean, Berria kazetaren igandeetako azalak saritu zituzten. Ikus-entzunezkoetan, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa lanak jaso zuen saria. 80ko hamarraldiko mugimendu antinuklearra eta Guardia Zibilak Tuteran manifestazio batean tiroz hildako Gladys del Estal ekintzaile ekologista ditu hizpide lanak. Irratiari dagokionez, Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati librean sortu eta egun Arrosa irratien sarean entzun daitekeen Hankak lurrin irratsaioak irabazi zuen. Interneten atalean, Codesyntax enpresak garatutako Egunean Behin aplikazio arrakastatsua izan zen saritua. Sustapen saria, berriz, Euskal Herriko hainbat lekutan joko aretoen aurkako dinamikak bultzatu dituzten eragileek jaso zuten. Azkenik, azken bi urteetan euskarazko zirkua Euskal Herriko bazter ugaritara eraman duen Gure Zirkuari aitortza egin zioten, Merezimenduzko Argia saria emanez. Zorionak denei!