Ezagutza

filoPotez pote, filosofia kalera

Filosofia plazara atera eta gizarteratzeko asmoz, Pote Filosofikoak izeneko ekimena jarri dute martxan Gipuzkoako Tolosaldea eta Goierri eskualdeetan. Haren baitan, hilean behin, saio ireki bat antolatzen dute taberna batean, filosofiari buruz mintzatzeko. Hala, mundu akademikotik kanpo eta mundu akademikoan ez dabiltzanen artean filosofia eztabaidak bultzatu nahi dituzte. Lau lagunek sortu dute ekimena: BeƱat Esnaola, Alba Garmendia, Mikel Urdangarin eta Itsaslore Iarza. Hitzordu bakoitzean, egunerokotasunari lotutako gaiak lantzen dituzte, abiapuntua galdera bat izanik. Era berean, saiatzen dira saio bakoitzera aditu bat, gutxienez, eramaten. Nolanahi ere, Pote Filosofikoetan parte hartzeko ez dago zertan filosofian aditua izan. Lehendik ere egin izan dira antzeko egitasmoak. Adibidez, Gasteizen, Kafe Filosofikoak izenekoa antolatu zuen Agora elkarteak, duela pare bat urte. Pote Filosofikoak urtarrilean hasi zen. Hurrengo hitzordua Lazkaoko Gerriko elkartean izango da, otsailaren 26an, 18:30etik 20:00etara. Bakardadea, zahartzaroa eta etxebizitza izango dituzte mintzagai.