Didaktika Topaketa, genero berdintasunaz

AEK-k Didaktika Topaketa antolatu du aurten ere. Otsailaren 29an, Topaketaren IX. edizioa egingo da, Gipuzkoako Bazkundean (Donostia). Bertaratzen diren irakasleek Genero berdintasuna eta irakaskuntza gaia izango dute aztergai nagusi. Hori dela eta, Pilar Aristizabal eta Mariate Bizkarra egongo dira goizeko lehen saioan. Biak dira EHUko Irakasle Eskolako irakasleak, eta Jantzi betaurreko moreak klasean! mahai-ingurua bideratuko dute. Goizaren bigarren zatian, berriz, parte hartzaileek bi gairen artean aukeratu beharko dute. Batetik, Itziar Uriarte Crespo pedagogo eta Gasteizko Egibide ikastetxeko errefortzu irakasleak proiektu bidezko irakaskuntzaz jardungo du. Bestetik, AEK-ko didaktikari Aitor Ogizak eta Maider Barandiaranek Primeran! B2.1. materiala aurkeztuko dute. Amaitzeko, atsedenaldiaren ondorengo mintzodromoan, goizean jorraturiko gaiak izango dituzte hizpide guztiek.