Eneritz Furyak

furyakDisko kutunak? Oraingoz ez. Hala ere, balio handiegia ematen diegu disko kutunen zerrendei. Utikan! Hona hemen zer entzun eta gozatu dudan azkenaldi honetan.
FUFU - Lerdea
Testu hau idatzi dudan egun berean entzun dut lehenengoz. Bateriak protagonismo handia izateaz gain, erritmo aldaketak batetik bestera gidatzen du melodia. Lerdea da Irungo rock taldearen lehen diskoan gehien gustatu zaidan kantua, gordina eta diskoko luzeena.
Ekhi Lambert - Haustura
Su txikian prestatutako kantuak, lasaiak (nahiz eta hitzen arrangurak ez duen lasaitasunik kutsatzen) eta xehetasunez beteak. Definitu gabeko antzinate bat dakarkit gogora Lamberten musikak, nahiz gaur-gaurko produkzioa izan.
Arima - Metamorphosis
Kasualitatez zuzenean ikusiz ezagutu nituen orain gutxi. Harrapatu ninduten haien melodia zaratatsu bezain etereoek, bai eta transmititzen duten aldarte ilunak ere.