Eneko Barberena Mondragon

barberenaHautatu ditudan hiru lanek nire pentsaera aberastu dute, hunkitu egin naute edota hainbat gairekiko ikuspuntua aldarazi didate. Espero dut nik beste gozatzea zuek.
Gerrak ez du emakume aurpegirik (Svetlana Aleksiévich, 2014)
Liburu honetan, gerrarekin lotutako hamaika emakumeren testigantzak jasotzen dira. 1.000.000 bat emakume sobietarrek hartu zuten parte Bigarren Mundu Gerran, eta nire ezjakintasuna biluzi zuten irakurtzean. Testigantza gordinak, samurrak, gogorrak, ezberdinak… baina egiazkotasun handikoak.
Etxera bidean (Xamar, 2018)
Lan gutxik jariatzen dute hizkuntza, lur eta pertsona batzuekiko maitasuna Etxera bidean lanak beste. Modu amultsuan idatzia, bizitzaren udazkenean esnatze bati eskainitako begirada da. Zorionez, bada oraindik  baladarik idazteke Aezkoan.
Munduko bandarik txarrena (José Carlos Fernandes, 2013)
Nola izendatu pertsonaia hauek? Drone unai izan nahiko bazenu, dutxak kafeina gabeko kafea botatzeko moldatzen badituzu... zure liburua da, ziur asko.