Zu zinen, zu zara

zuzara

Aste gutxiren buruan, mundu osora zabaldu da Bortxatzaile bat zure bidean, Txileko Las Tesis taldeak feminizidioa eta indarkeria matxista salatzeko sortutako performance feminista, kantuan eta dantzan taldean gauzatzen dena. Testuinguru jakin batean sortu zuten, iazko azaroan, Txileko Gobernuaren kontrako protesten erdian, errepresioa izugarri bortitza zela. Txiletik, baina, mundura egin du jauzi, eta ereserki bihurtu da. Hala, hainbat hizkuntzatara itzuli dute; tartean, euskarara. Donostian, Beran, Iruñean, Bilbon... ehunka emakumek dantzatu eta abestu dute koreografia, emakume orok jasaten duen eta mundu osoan hedaturik dagoen indarkeria matxistaren aurrean ahots irmoa erakutsita. Izan ere, kantuaren hitzek oso ongi azaltzen dute indarkeria matxistaren mamia, indarkeria horixe baliatzen, ahalbidetzen, babesten edota legitimatzen dituzten norbanako eta, batez ere, egiturak seinalatuta: Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ezta janzkera. Ez, errua erasotzailearena da, eta eraso horiei bide ematen dietena. Amorruari doinua jarrita, uhin xumea zena olatu bilaka daitekeela erakutsi du performanceak. Olatuak salatzen duen hori bera aurretik eramatea falta...