Ekimena

Itantakastolei laguntzeko, Tanta

Ikastolen Elkarteak Tanta izeneko ekimena abiarazi du, Euskal Herriko ikastolen hezkuntza proiektuari babesa eskaintzeko eta elkartasuna adierazteko. Horretarako, ikastolen proiektuaren aldeko ekarpena egiteko aukera emango die herritarrei Tantak: txartel batzuk jarriko dira herritarren esku, eta txartel bakoitzarekin bost euroko ekarpena egingo zaio proiektuari. Tantaren aurkezpenean azaldu dutenez, “ekarpen horiei esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dugu”. Laguntza emateaz batera, ekainaren 25ean 60.000 euroko zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute Tanta eskuratzen dutenek. Egitasmoa ikastolen aldeko jaien ekimenez  sortu dute. Urte osoan eta jaien egunetan, hainbat ekitaldi egiten dituzte finantzaketa lortzeko; tartean, jai bakoitzak zozketaren bat egin ohi du. Denek ere helburu bera dutenez, autofinantzaketa, hain zuzen, nork bere zozketa egin beharrean Tanta sortzea erabaki dute. Gainera, diru babesa lortzeko ez ezik, ikastola eredua azaltzeko ere balio izango du. Tanta txartelak abendutik daude eskuragarri, Ikastolen Elkarteko kide diren ikastoletan edota ekimenarekin bat egin duten denda, elkarte eta tabernetan.