Dantza

dotoreDotoretruk, bigarren eskuko baserritar jantziek bizirik jarrai dezaten

Baserritar jantziak, abarkak, kaikuak, txapelak, zapiak... nork ez ditu gordetzen etxean halakoak , baserritar jantziak berritzea egokitzen denean? Edota, data bereziak datozela eta, nor ez da ibiltzen halakoren baten faltan? Mota horretako arropa eta osagaien salerosketa ahalbidetzeko, Donostiako Gero Axular Kultur Taldeak Dotoretruk jarri du martxan: bigarren eskuko baserritar jantzien eta osagarrien online azoka. “Gure arbasoek arropa berrerabiltzeko zuten ohitura” oinarri hartuta sortu dute, jantziak berritzeak ingurumenean eragiten duen inpaktua murrizteko asmoz, baita jantzi tradizionalak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzeko ere. Funtzionamendua erraza da: dotorejantzi.geroaxular.eus/eu atarian sartu, kontua sortu eta iragarkia egin. Iragarkian, produktuaren argazkia paratu eta deskribapen laburra egin behar da. Ondoren, erosleak saltzailearekin harremanetan jarri ahal izango dira. #dotorejantzi ekimenaren barnean jarri dute martxan Gero Axular taldekoek Dotoretruk online azoka. Baserritar jantziari merezi duen balioa emateko sortu zuten #dotorejantzi, iaz, Harrotasunez, ez harrokeriaz lelopean,baserritar janztea “ez dela mozorrotzea” azaltzeko.