Zeelanda Berria

katiluKatilu jangarriak, hondakinak gutxitzeko

Hegaldietan sortzen diren hondakinak murrizteko asmoz, Air New Zealand aire konpainia kafe katilu jangarriak erabiltzen hasi da. Urtero, zortzi milioi kikara banatzen ditu bere hegaldietan. Kikara horiek erabilera bakarrekoak dira, hots, behin erabili eta botatzekoak. Orain, horien ordez, banilla zaporedun bizkotxoz eginikoak banatzen hasi dira. Zeelanda Berriko Twiice enpresak egiten ditu, eta, antza, kafeari ez diote iragazten uzten. Oraingoz, probak egiten ari dira. Halere, aire konpainiak jakinarazi duenez, arrakasta izan dute bezeroen artean. Are, postreetarako ontzi moduan ere erabili dituzte. Lehendik ere heldu izan dio erabilera bakarreko katiluen aferari Air New Zealandek: orain erabiltzen dituztenak paperez eta artoz eginak dira. Hain zuzen, kikara jangarrien probaldia amaitu bitartean, halakoak baliatzen segituko dute.