Gizartea

grebaPentsio eta bizitza duinen aldeko greba orokorra

Urtarrilaren 30ean, greba orokorra izango da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak deituta. Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduarekin batera egin dute deialdia. Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua azken bi urtean ari da pentsio duinen alde mobilizatzen, eta, bere aldarrietatik harago joanda, β€œplanto” egiteko beharra azaldu du. Hala, urtarrilaren 30eko deialdia β€œlan baldintza, pentsio eta bizitza duinen” aldekoa izango da. Eskakizun zehatzagoak ere plazaratu dituzte, hala nola, azken urteotako pentsio eta lan erreformetan onetsitako murrizketak indargabetzea edota 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea. Eskakizun guztiak www.eskubidesozialenkarta.com atarian jaso dituzte. Oraingoz, eragile askok babestu dute greba deialdia. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko kide diren sindikatuek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, EHNE) egin dute deialdi ofiziala, eta beste hainbat eragile batu zaizkie: CNT sindikatua, Ikasleen sindikatua, Ikasle Ekintza, Ernai, Euskal Herriko mugimendu feminista, Berri Otxoak bazterketa sozialaren aurkako elkartea... Jakina, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ere bat egin du, nahiz eta mugimenduko zenbait kide ez diren ados agertu.