Euskara

taliban2019. urtearen errepasoa, hitzen bitartez

Zein hitz izan genituen hizpide iaz? Eta zein hitz jarri ditugu galbidean? 2019. urteak emandako albiste nagusiei erreparatuta, aurten ikasi eta ahaztu ditugun hitzen zerrenda egin du UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak. Bide batez, urtea nola joan den errepasatzeko balio izan die. Hitz horietako zenbait ezagun egingo zaizkie euskara ikasleei: ergatiboa gaizki erabiliz gero Mitxelena XVI.ak erabilitako ergaizki; EGA, zeina HABEren C1 mailarengatik ordezkatu duten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (ez, ordea, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, oraingoz); postposizio hitzak ordezkatu duen deklinabide; Euskaltzaindiak pertsona izendegian gehituriko Amaiur moduko izen neutroak; edota 2020ko Euskaraldian indarra hartuko duen arigune. Badira hitz aztoragarriagoak, trifatxito eta fatxaleko, kasu. Beste hizkuntza batzuetatik hartuak ere ezin falta: Young Adult, plogging edota happy slapping ingelesak. Flight-shame ere ingelesetik hartua da, baina badu euskarazko baliokidea: hegazkinez bidaiatzeko lotsa. Euskaltzaindiak, iaz, friki izateko baimena ere eman zigun, eta diru-laguntzak edo diru laguntzak eskatzea debekatu, orain dirulaguntza baita eskatu beharrekoa. VTC edo ibilgailu gidaridun, zulo beltz, martikara, zumiriki, larrialdi klimatiko eta klimatariano edo klimariano ere ezin ahaztu, ezta dementzia mota bat izendatzeko baliatzen den LATE ere. Dena ez da larrialdi edo gaixotasun, ordea. Pozteko arrazoiak eman ohi dituzte eta klitori xurgagailuek, ezta? Guztien azalpenak ezagutzeko, www.uzei.eus helbidera jo dezakezue.